George Soros
George Soros (jaiotzez Schwartz György, 1930, Budapest, Hungaria) hungariar-estatubatuar enpresari, inbertitzaile eta filantropoa da, jatorri judukoa[1].
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Budapesten jaioa, Erresuma Batura joan zen bizitzera 1947an. London School of Economics-en ikasi zuen[1]. Bere negozio ibilbidea Erresuma Batuko eta gero Estatu Batuetako merkataritza bankuetan lanpostu desberdinak hartuz hasi zuen. 1969tik inbertsio funtsak kudeatuz egin du dirutza[2].
Sorosi goitizen bat ematen zaio, "Ingalaterrako Bankua porrotera eroan zuen gizona", libera britainiarrak salduz mila milioi dolarreko irabaziak lortu zituelako 1992ko Asteazken Beltzeko moneta krisian[1].
Gai politikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Soros kausa politikoetan inplikatzen den gizona da, ohikoan AEBetan progresista edo liberal gisa identifikatuko luketen joeran. Dohaintza filantropikoak egiten ditu Open Society Foundations fundazioaren bidez, eta horietako batzuek asmo politikoak izan dituzte. Esaten da bere finantziazioak lagundu zuela komunismoaren kolapsoan Ekialdeko Europan 1980ko hamarkadaren bukaeran eta 1990eko hasieran[3] [4].
Europako zenbait ingurune nazionalista eskuindarrentzat mamu ideologiko bat bihurtu da, bereziki bere jaioterri Hungarian, non Viktor Orbanen gobernuak kanpaina zuzenak egin dituen bere kontra 2010eko hamarkadan[5].
Sorosen kontrako salaketa hauek konspirazio-teorien gai tipikoetako bat bihurtu dira, batez ere 2018tik aurrera (baita AEBetako zirkulu errepublikar mainstream izan daitezkeenen artean)[6], eta bere izena lotu izan da Plandemia edo QAnon konspirazio teoriekin[7][8].
Euskal Herrian ere Soros konspirazioekin lotu izan duen mezurik ikusi izan da 2020. urtean, esate baterako genero ideologia feminista baten aldeko bultzatzailea balitz bezala[9].
Sorosen aurkako konspirazioaren teoria hauetan, bera judu jatorrikoa izanik, antisemitismo zantzuak daudela esan daiteke[10].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c «Profile: Billionaire philanthropist George Soros - BBC News» web.archive.org 2020-01-16 (Noiz kontsultatua: 2020-09-15).
- ↑ (Ingelesez) Ungeheuer, Frederick. (1987-05-04). «George Soros: World's Champion Bull Rider» Time ISSN 0040-781X. (Noiz kontsultatua: 2020-09-15).
- ↑ ISSN 1072-7825..
- ↑ "Hungary: Soros Donates $250 Million to University in Budapest". IPR Strategic Business Information Database. Info Prod Research. October 16, 2001.
- ↑ Lazkanoiturburu, Dabid. (2020). «Hungariako Orbanen «iraultza atzerakoiak» hamar urte bete ditu» naiz: (Naiz.eus) (Noiz kontsultatua: 2020-09-15).
- ↑ (Ingelesez) Vogel, Kenneth P.; Shane, Scott; Kingsley, Patrick. (2018-10-31). «How Vilification of George Soros Moved From the Fringes to the Mainstream» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2020-09-15).
- ↑ «Foucaulten pandemia» etzi.pm 2020-08-16 (Noiz kontsultatua: 2020-09-15).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Gaztelaniaz) 20minutos. (2020-08-20). «QAnon: la teoría de la conspiración que mezcla satanismo, pederastia, a Obama, Tom Hanks y Soros contra Trump» www.20minutos.es - Últimas Noticias (Noiz kontsultatua: 2020-09-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) «"Ok, Charos". Nuevas pintadas en la nueva normalidad» pikara magazine 2020-09-14 (Noiz kontsultatua: 2020-09-15).
- ↑ (Ingelesez) Finkelstein, Daniel. George Soros and the roots of antisemitism. ISSN 0140-0460. (Noiz kontsultatua: 2020-09-15).
- Wikipedia:Kanpo esteka hautsiak dituzten orriak from iraila 2024
- 1930eko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Budapestarrak
- Hungariako juduak
- Britainiar Akademiako kideak
- Ameriketako Estatu Batuetako filosofoak
- Konspirazio-teoriak
- Aberatsak
- Hungariar estatubatuarrak
- Ameriketako Estatu Batuetako enpresaburuak
- Ameriketako Estatu Batuetako ateoak
- Judu ateoak
- Esperantoa maila aurreratuan
- Londresko Unibertsitateko ikasleak